Itsasoko herriak
Brontze aroaren amaieran, K.a. XIII. mendean bereziki, Zipre, Anatolia, Egipto eta beste zenbait lurralde eraso eta menderatu zituzten taldeak. Talde haiek antzinako inperio askoren hondamendia ekarri zuten, Hititen inperioarena besteak beste. Itsasoko herriei buruzko berriak Egiptoko idatzietan eta hititen garaiko aztarnetan aurkitu dira, baina adituen ustez, ez dira oso fidagarriak.