Itsasondo
Gipuzkoako hegoaldeko udalerria (Goierri), Murumendi mendiaren ondoan. Mugak: iparraldean, Legorreta eta Bidania; ekialdean, Gaintza eta Baliarrain; mendebalean, Beasain eta hegoaldean, Ordizia eta Zaldibia. Garaiera, 161 m. 11,4 km2. 1997ko datuen arabera, 607 biztanle ditu (itsasondoarrak). Oria ibaiak zeharkatzen du udalerria hegoalde iparralde. Euskara, gipuzkera. Hizkuntza banaketa 1996an: 504 euskaldun, 55 ia euskaldun eta 52 erdaldun. Industria (zurgintza, papergintza, eraikuntza, industria kimikoa, altzairugintza) da bertako ekonomia jarduera nagusia. Nekazaritza bigarren lanbidetzat hartua da Itsasondoko biztanleen artean. Aipagarriak dira bertako parrokia eliza (XVII. mendeko erretaula eta ataria) eta San Joan basilika. v Historia. Itsasondo Billabonako herriari lotu zitzaion 1399. urtean. 1615. urtean hiri-gutuna jaso zuen Henrike III.a Espainiako erregearen eskutik. 1967. urtean Altzaga herrigunea lotu zitzaion Itsasondokoari udalerri bakarra osatzeko, baina 1991ean bereizi zen berriro.