Irura
Gipuzkoako erdialdeko udalerria (Tolosaldea). Mugak: iparraldean, Anoeta eta Billabona, ekialdean, Billabona, mendebalean, Anoeta eta hegoaldean, Tolosa. Garaiera, 71 m. 2,9 km2. 1997ko datuen arabera, 753 biztanle ditu (irurarrak). Oria ibaia igarotzen da udalerriaren ipar eta mendebaletik. Euskara, gipuzkera. Hizkuntza banaketa 1996an: 551 euskaldun, 83 ia euskaldun eta 67 erdaldun. Industria da bertako ekonomia jarduera nagusia (altzairugintza, papergintza, zurgintza; langileen % 70). v Historia. Tolosako hiriari lotu zitzaion 1385. urtean, Amasako herriarekin batera. Herri lurren administrazioa Irurako biztanleen esku geratu zen eta Tolosako udalean ordezkari bat izateko eskubidea lortu zuen Irurak. 1845. urtean bereizi zen Irura Tolosatik eta udalerri bihurtu.