Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Iruña-Veleia

Oka-Iruñako aztarnategi historikoa, Erromatar Inperioaren garaikoa. Zadorra ibaiaren bihurgune baten erdian dago, muino baten gainean. Bertan, zeramika zatitan grabatuta, euskarazko hitzak aurkitu zirela zabaldu zen 2006an, baina Arabako Foru Aldundiak agindutako ikerketaren ondorioen arabera testuok faltsuak dira.