Iruñeko merindadea
Nafarroako ipar-mendebaleko merindadea. Mugak: iparraldean, Lapurdi eta Nafarroa Beherea; ekialdean, Zangozako merindadea; mendebalean, Gipuzkoa eta Araba, eta hegoaldean, Lizarra eta Erriberriko merindadeak. 2.450 km2 eta 281.388 biztanle (1981). Hizkuntza: euskara eta gaztelania. Hiru alde nagusi bereiz daiteke Iruñeko merindadean: Nafarroako ipar-mendebaleko mendialdea, Bidasoa, Arakil eta Ultzama ibaiek zeharkaturiko lurralde menditsua eta hezea; Iruñerria, Arga ibai arroaren erdialdean, Iruñea dela hango hiria nagusia, Nafarroako biztanleriaren erdia jasotzen duena, eta Izarbeibar inguruko lurralde idorragoak, Robo Arga ibaiaren adarraren arroan; Gares da ibarreko hiri garrantzitsuena.
- iruntzi
- Iruña Oka
- Iruña
- Iruña-Veleia
- Iruñea
- Iruñeko merindadea
- Iruñela
- Iruñerria
- Irura
- Irurac bat
- Irurac bat