Irantzu
Abartzuzako udalerrian dagoen monasterio zistertarra. Eraiki zen urteko data zehatza ez da ezagutzen. 1027. urteko dokumentu batean aipatzen da lehen aldiz. Monasterioaren sortze dokumentua, aldiz, 1176. urtekoa da. Aipagarriak dira bertako eliza erromanikoa (XII-XIII. m.), kalostra eta atari gotikoak.