Iraola Aristegieta, Biktoriano
(«Txuri», «Sei»). Gipuzkoako idazlea (Pasai Donibane, 1841 - Donostia, 1919). Donostian bizi izan zen, eta bertako zinegotzi izan zen. 1884an Ardita beti ardit itzulpen lana saritu zioten. Urte berean estreinatu zuen Bi itsubak zartzuelaren euskal bertsioa. Harenak dira, halaber, Kontuchoak (ipuinak, 1886), Petra xardin saltzallia (antzerki komikoa, 1886), Pasayan (zarzuela, 1888), Xordo (bakarrizketa, 1889), Leokadia (zarzuela, 1891), Txomin Donostiyan (antzerkia, 1892), Pulpuba (bakarrizketa, 1892) Ergobiyan (antzerkia, 1902), Onentzaro Gaba eta Ixkiña Mutrikun (bakarrizketa, 1909). Ezagunak ziren haren Izkirimiriak, Euskal Esnalea agerkarian argitaratuak, eta Baserritarra aldizkarian agertu ziren ipuinak, Antonio Zavalak jaso eta Auspoa bilduman kaleratu zituenak (Oroitzak eta beste ipui asko). Iraolak euskara erraza eta umorez landua erabili zuen bere lanetan.
- irandar
- Iran-Irak gerra
- Irantzu
- Irantzu
- Irañeta
- Iraola Aristegieta, Biktoriano
- Iraola Garmendia, Rufino
- Iraola Zabalo, Basilio
- irarketa
- irarki
- irarkola