Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Irañeta

Nafarroako mendebaleko udalerria (Iruñeko merindadea). Mugak: iparraldean, Arakil ibaia eta Aldapeko partzuergoa; ekialdean, Hiriberri; mendebalean, Uharte-Arakil, eta hegoaldean, Beriain mendia. Garaiera, 459 m. 8,50 km2. 1999ko datuen arabera, 169 biztanle ditu (irañetarrak). Arakil ibaiak zeharkatzen du udalerria ekialde mendebale. Euskara, goi-nafarrera; euskaldunak, % 35. Nafarroako Foru Erkidegoko 1986ko Euskararen Legearen arabera, eremu euskaldunean dago. Nekazaritza (garia, garagarra, artoa, behi, ardi eta zerri azienda; langileen % 41). Bertako langile ugari ari da Lakuntzako eta Altsasuko industrian. Aipagarria da San Joan parrokia eliza.  v  Historia. Antso VII.a Azkarra Nafarroako erregearen garaian jaso zituen foruak Irañetako herriak. 1734. urtean bereizi zen Irañeta Arakilgo harana osatzen zuten gainerako herrietatik.