Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

ipar-ahate

iz. Zool. Anseriformeen ordenako anatidoen familiako ahate-mota, 50 cm luzea (Anas strepera). Lumak arre ilunak izaten ditu; arreske dabilenean bizkarralde grisa eta hegogain marroia izaten ditu arrak. Hegan doanean bakarrik ikusten zaizkion hegoetako luma zuriek bereizten dute beste ahateetatik. Ez da oso ezaguna, egon ere gutxi dagoelako eta beste ahate moten artean ibiltzen delako. Europako eta Asiako erdialdean eta Ipar Ameriketako erdi eta mendebalean bizi da. Haziak, landareen sustraiak eta ernemuinak, soinberak eta intsektuak jaten ditu.