Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

interpolazio

Mat. x0, x1, x2,…,xn balio zehatz batzuk f funtzio batean ordezkatzen badira, eta f(x0), f(x1), f(x2),…,f(xn) balioak lortzen badira, aipaturiko balioen tartekoa den x balio batentzat f(x) funtzio baten kalkulu hurbildua lortzeko metodoa.  v  Interpolazio lineala. Emandako x balioa, x0 eta x1 bi balioen tartean denean, kalkulu hurbildua interpolazio linealaren bidez egiten da, formula honetaz:



Formula horrek, x0 eta X1 artean funtzioaren grafikoa [x0 , f(x0)] eta [x1,f(x1)] puntuak lotzen dituen lerro zuzena dela esan nahi du hurbilketa gisa. Interpolazio metodo konplexuago batzuek, funtzioak bi puntutan baino gehiagotan hartzen dituen balioak erabiltzen dituzte.