Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Internazional

Marx-ek 1864an Londresen sortutako erakunde politikoa (Lehenengo Internazionala). Munduko langile guztien indarra biltzeko eta sozialismoaren ideiak zabaltzeko asmoarekin sortu zen. Anarkistak banandu eta beste zenbaitek alde egin ondoren erabat zatitu zen Lehen Internazionala. Bigarren Internazionala 1889an sortu zen Paris-en, gerraren mehatxuaren aurrean. Banaketa ugariren ondoren, desagertu egin zen. 1919ko apirilean alderdi sozial-demokratikoak antolatu egin ziren berriz ere, eta Amsterdam-go Internazionalaren izena hartu zuten. Urte berean Moskun Hirugarren Internazionala eratu zen, Lenin-ek eta Trotski-k sortua. Marxismo iraultzailean eta giza klaseen arteko borrokan oinarritu zen. Internazional hori 1943an banandu zen. Kominform izenarekin bildu zen berriro Hirugarren Internazionala eta azkenik 1956ean banatu zen. Laugarren Internazionala Trotski-ren jarraitzaileek eratu zuten 1938an.