intentzio
iz. Herr. Zerbait egiteko asmoa. v Fil. Bi zentzu ditu filosofian intentzio hitzak: logikoa eta etikoa. Logikaren arabera, gauza bat ezagutzeko helburua duen ekintza da intentzioa, eta etikaren arabera, helburu jakin bat duen borondatearen ekintza. Etikaren arabera, ekintzak moralak edo inmoralak dira, ekintza horiek egitean borondateak izan duen intentzioaren arabera. Kant-ek zioen intentzioak moralaren legea izan behar zuela kontuan, eta ez norbanakoaren interesak eta ekintzaren ondorioak. Fenomenologia eskolako filosofoek berriz ezagutzaren alorrera mugatu dute intentzioa. Franz Brentano-k eta E. Husserl-ek adibidez diote, subjektuaren konzientzia sujetoa bera ez den zerbaitetara bideratzea dela intentzioa. || Eskolastikoentzat, intentio deritzana adimena ezagutu nahi den zerbaitetan ezartzea izan daiteke, edo nahiak helburua iristeko duen joera bestela. Tomas Aquinokoaren ustez intentzioak borondatezko ekintza adierazten du, baina aldez aurretik arrazoiaren agindua izan duen ekintza.