intentsitate
iz. Gertaera, fenomeno natural edo mekaniko baten energia maila. v Elektr. Denbora banako bakoitzeko eroale batean zehar pasatzen den elektrizitatea, maizenik anperetan ematen dena. Korronte baten intentsitatea anperemetroaz neurtzen da. v Fis. Hotsaren lau ezaugarrietako edo tasunetako bat da; soinu uhinen dardaren zabaltasunaren araberakoa da. ik. hots. v Elektrizitate eremuaren intentsitatea. Puntu jakin batean, karga elektriko positiboa duen banakoari eremuak eragiten dion indarra. Gehienetan E letra erabiltzen da izendatzeko.
MKS sisteman, F indarra, newton-etan neurtzen da, eta q edo karga elektrikoa berriz coulomb-etan. v Eremu magnetikoaren intentsitatea. Bolumen banako bakoitzeko momentu magnetikoa. Solenoide batek bere barnean imantzeko edo gorputz bat magnetizatzeko duen ahalmena da. Gehienetan H letraz adierazten da.
non, n kiribilez harildutako hari kopurua edo espiral kopurua den, I korrontearen intentsitatea; eta l solenoidearen luzera. MKS sisteman korrontearen intentsitatea anperetan neurtzen da, denbora berriz segundotan. v Korrontearen intentsitatea. Eroale batean zehar denbora banako bakoitzeko igarotzen den karga elektrikoaren zenbatekoa. I letraz adierazten da.
non, q karga elektrikoa, eta t denbora den. MKS sisteman intentsitatea anperetan neurtzen da. Eroale batean zehar korronte intentsitate iraunkorra igaro dadin, eremu magnetiko iraunkor bat edo eroalearen aldeen artean potentzia diferentzial berdina mantendu behar da. v Hotsaren intentsitatea. P puntu batean den soinu intentsitatea puntu hori igarotzen duen uhin gainazalaren banakoak segundoko garraiatzen duen energia kopurua da. Kontzeptu horren eta ozentasun edo sonoritate sentsazioaren arteko erlazioa Weber-Fechner-en legeaz lortzen da. v Argi intentsitatea. Argi iturri batek norantza batean duen argi intentsitatea argi jarioaren (denbora unitate bakoitzeko igartzen den argi kopurua) eta angelu solidoaren edo angelu gotorraren arteko erlazioa da. Neurketa banakoa kandela da.
non, I argi intentsitatea d igortzen den argi jarioa eta dw berriz angelu solidoa edo angelu gotorra diren.