inbentzio
iz. Mus. Bach-ek 1720an teklaturako idatzi zituen hamabost lan laburrei eman zitzaien izena. Bi doinu lerro dituzte eta imitazioaren teknikaz eratuak dira. Ariketa gisa sortu zituen eta, aldi berean, kontrapuntuzko inprobisaziorako eredu gisa. Beste hamabost inbentzio ere idatzi zituen, hiru doinu lerrotakoak, baina haiei «sinfonia» izena jarri zien.