inbertsio
iz. Diru ezarpena, ondasun errealak edo finantzazkoak bereganatzeko xedearekin egiten den gastua; ekonomialarientzat ordea hori ez da inbertsioa edo diru ezarpena, aurrezkiak modu batean (dirutan) izatetik beste modu batean izatera aldatzea baizik. v Ekon. Etorkizunean kontsumorako gai izango diren ondasunen eta zerbitzuen korronte bat sortuko duen kapital eraketa erreala; tresneria erostea edo etxe bizitza bat eraikitzea adibidez inbertsioa da. Inbertsioak etorkizuneko kontsumo ahalmen handiago baten izenean gaur egungo kontsumoari uko egitea dakar. v Mat. Geometrian, unitate-zirkunferentziari buruzko simetria.