Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

inauteri

iz. (Maiz pl.). Garizuma aurretik egiten diren jai egunak.  v  Hist. Herrialde katoliko askotan Garizuma iritsi aurreko egunetan egiten den jaia. Antzinako katolikoek ez zuten haragirik jaten Garizumak irauten zuen 40 egunetan, eta baraualdi hori iritsi baino lehen egiten ziren inauteriak. Herrialde gehienetan inauteria Quinquagesima-ko igandean (Bazko egunaren aurreko 50. eguna) hasten da, eta Hausterre egunean bukatzen. Historian zehar inauteri garaian sortu dira herri antzerki, kantu eta dantza ugari. Mozorroak, dantzak, kalejirak eta abar, inauteri egunen ezaugarri dira.  v  Inauteria Euskal Herrian. Inauteria herri askotan egiten da, baina oso ezaguna da Gipuzkoan Tolosakoa, Nafarroan Lantzekoa, Iturengoa eta Zubietakoa, eta Araban Zalduondokoa. Nola sortu zen inauteria ez dago garbi, baina beharbada izadiaren urteberria ospatzeko jaia izan zen. Italian adibidez, inauteriaren hasiera antzinako Erromako Saturnalen jai paganoarekin lotua dago.