Imus Pyrinaeus
(Lat. «Pirinio ondokoa»). Antoninoren Ibilbidean (Itinerarium provinciarum Antonini Augusti, 280-290. urteetan idatzia) aipatzen den hiri euskalduna, egungo Donazaharre (Nafarroa Beherea). Bordele-Astorga galtzada erromatarreko hiri nagusietakoa izan zen K.o. I. mendetik aurrera. Summus Pyrenaeus edo Ibañetako mendatearen ondoko hiria zen.
- immunologia
- Imotz
- Impe, Lucien van
- impromptu
- imurtxi
- Imus Pyrinaeus
- in albis
- in illo tempore
- in nomine
- in vitro
- in vivo