Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Imotz

Nafarroako ipar-mendebaleko ibarra eta udalerria (Iruñeko merindadea). Mugak: iparraldean, Ultzama, Basaburua eta Larraun; ekialdean, Atetz; mendebalean, Larraun, eta hegoaldean, Xulapain eta Arakil. Garaiera, 604 m. 43,77 km2. 1999ko datuen arabera, 407 biztanle ditu (imoztarrak). Kontzeju hauek osatzen dute udalerria: Etxaleku (herriburua), Eraso, Goldaratz, Latasa, Muskitz, Oskotz, Urritza eta Zarrantz. Larraun eta Imotz ibaiek zeharkatzen dute Imozko ibarra. Euskara, goi-nafarrera; euskaldunak, % 75. Nafarroako Foru Erkidegoko 1986ko Euskararen Legearen arabera, eremu euskaldunean dago. Laborantzan (garia, garagarra, bazkarako landareak, fruitu arbolak) eta abere hazkuntzan (ardi eta behi azienda) oinarritzen da hango ekonomia jarduera nagusia (langileen % 52). Hango langile ugari (% 28) ari da Irurtzungo industrian lanean.  v  Historia. XI. mendeko dokumentu batean aipatzen da lehen aldiz Imozko ibarra.