in vitro
Beiran esan nahi duen latinezko esapidea. Organismo bizidunetan gertatzen diren prozesu biologikoak haietatik kanpo izatea lortzen duten esperimentuen izena. v In vitro ernalketa. Med. Giza gorputz batetik kanpo eta ingurune artifizial batean, bi ernal zelula (espermatozoidea eta obulua) elkartzea. In vitro ernalketa XIX. mendearen azken aldera hasi zen, nahiz eta 1944. urte arte giza ernal zelulak erabili ez. In vitro sistemez lehen aldiz lortutako jaiotza 1978. urtean gertatu zen Ingalaterran. Emakumeak Falopioren hodiak itxiak dituenean edo beste arazoren bat duenean erabiltzen da in vitro ernalketa. Gaur egun in vitro ernalketa, beste zenbait ernalketa prozesuren antzera, asko hedatu denez, ugari izan dira sortu dituen kezka etikoak, gertatu izan diren kasu bitxiak direla eta.