Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

ikonoskopio

iz. Teknol. Argazkigintzan, lente urrunkorra duen pantaila, argazkian atera nahi den irudia txikiarazten duena.  v  Fis. Telebista kamerek irudiak hartzeko duten hodi katodikoa. Ikonoskopioak dituen elektroi izpiek irudi optikoa seinale elektriko bihurtzeko eginkizuna dute. Hodiak barruan zelula fotoelektriko txiki ugari duen mikazko xafla du (cm2 -ko 12.000 baino gehiago). Zelula horiek alde batean xaflarekin lotzeko zilarrezko tantoak dituzte, eta bestean zesiozko film sentikorra, alegia, anodoaren eginkizuna duena. Hodi osoak zilarrez estalia du barrua. V.K. Zvorykin-ek asmatu zuen 1928an.