Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

ikonoklasta

izond. VIII. eta IX. mendeetan kristau bizantziarren artean, elizetako irudiak (Jainkoarenak, Jesu Kristorenak, santuenak…) ez gurtzeko, irudi horiek desegiteko eta gurtzen zituztenak zigortzeko sortu zen higikundearen jarraitzailea. Istilu nagusiak 725. urtean sortu ziren, Leon Isauriko-k, sortaldeko kristauek elizetako ikonoak gurtzen zituztela eta fraideek indarra galtzen ari zirela ikusita, irudiak debekatu zituenean. 753. urtean debekuak aurrera egin zuen. 787. urtean Nizea-ko Kontzilioan irudiak gurtzea onartu zen, baina Kontzilioak “adoratu” eta “begirunea izan” bereizi zituen. Irudiak begirunez har zitezkeen, baina ez adora. 813. urtean Leon V.ak berriro ekin zion irudien gurtzaileak zigortzeari. Erasoak aurrera egin zuen 842. urtea arte, orduan jarri baitziren berriz indarrean Nizea-ko Kontzilioko erabakiak.