Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

ikono

iz. Erlijiozko gaia izaten duen irudia, gehienetan pintura edo behe erliebea, sarritan itxura zurrunekoa. Bizantzioko artean eta Eliza ortodoxoan asko erabiltzen da. Ikonoetan Jesu Kristo, Ama Birjina eta santuak agertzen dira; asko Erdi Aroan egindakoak dira eta, nahiz egilearen izena ezezaguna izan, munduko museo hoberenetan (Tretiakov Moskuko galeriak du bildumarik aberatsena) gordetzen diren arte obra txit ederrak dira.  v  Adierazlearen eta adieraziaren arteko erlazio “naturala” (antza, oroitza) duen zeinua. ik. sinbolo.