Iguíñiz, Felipe
Gipuzkoar argazkilaria (Irun, 1943). Montes Iturrioz, Chillida eta Oteiza maisuen eragina izan du, besteak beste. Argazkilaritzaren zaletasuna 50eko hamarkadan sortu zitzaion, Parisen. Bertan, telebista proiektu zenbaitzutan, Opera Nazionaleko muntaietan eta Breteau galeriako mugimendu estetiko eta happeningetan parte hartu zuen. Parisetik bueltan, Nestor Basterretxearekin batera, Ama Lur film luzean parte hartu zuen. Horrekin batera, informazio agentzia ezberdinekin lan egin zuen, erreportajeak eginaz. Espainia, Frantzia, Mexiko, Britainia Handia, Alemania eta Estatu Batuetan erakusketak antolatu ditu, eta argazkilaritzari buruzko sei liburu argitaratu ditu.
- igotze
- iguana
- iguanido
- iguanodonte
- Iguazu
- Iguíñiz, Felipe
- igun
- Iguntze
- igurain
- Iguria
- igurikatu, igurika, igurikatzen