Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

iguana

iz. Zool. Ezkatadunen ordenako iguanidoen familiako narrasti isats-luze batzuen izena. Hezurrezko arantza ilara bat izaten dute batzuek bizkarrean.  v  Iguana arrunta (Iguana iguana edo I. tuberculata). 1,60 cm inguru luzea eta metro bete luzeko isatsa duena. Lepoan nahierara puzten duen zaku bat izaten du eta lepagainetik isatsera igitaiaren antza duten hezurrezko arantzaz osatutako gandor lerroa. Bizkarra eta alboak berdeak ditu, azpia berriz horixka. Hego Ameriketako tropiko aldeko ibai inguruetan bizi da. Hostoak, fruituak eta harrapakin txikiak jaten ditu. Arrautza bidez ugaltzen da.  v  Itsas iguana (Amblrhynchus cristatus). 1,40 m luzea, eta buru motz zabala duena. Ezkata mehe luzez osatutako gandorra izaten du eta hankak aldiz labur sendoak ditu.  v  Iguana handia (Conolopfus subcristatus). 1,10 m luzea, Galapago uharteetan bizi dena. Ezkataz estalia du gorputza. Landarejalea, makala eta oso baketsua da.