Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Iguazu

Brasil hegoaldeko ibaia (1320 km2). Serra do Mar-en sortzen da, mendebaleruntz abiatzen da eta azken zatian Brasil eta Argentinaren arteko muga ezartzen du. Ibilbidean Iguazuko ur-jauziak daude, 270 isuriz osatuak, Niagarakoak baino zabalagoak. Ur-jauzi horien inguruan Brasilgo parke nazionalik handien eta ospetsuena dago. Ibaiaren arroa landaredi aberatsez inguraturik dago: zurgintzarako zura, sendabelarrak, orkideak eta abar. Fauna ere ugaria da han, eta ehiza arautua dago inguru batzuetan.