ignitron
iz. Elektr. Transformadorearen lana egiten duen elektroi hodia, korronte alternoa korronte jarrai bihurtzen duena. Bi zati ditu: katodoa eta anodoa. Katodoa merkurio ontzi bat izaten da, eta anodoa metalezko pieza bat. Katodoaren hodiko loturak eragiten du ziklo bakoitza, lotura horretatik irteten dira elektroiak eta hodian zehar arku voltaikoa eratzen dute etengabe, tentsioak aurrera egiten duen bitartean.