Iglesias Armiño, Leire
Bizkaitar judoka (Portugalete, 1978). Getxo Judo Club taldeko kidea da, baina Alacanten entrenatzen du. 2008ko udaberrian hirugarren izan zen Munduko Judo Txapelketan, eta bigarren Europako Txapelketan, 70 kiloz azpiko kategorian. Urte horretan bertan, Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen lehen aldiz, eta bosgarren izan zen.