Iglesia Diéguez, Eloy de
Gipuzkoar zinemagilea (Zarautz, 1944). Parisen egin zituen zinematografia ikasketak. 70-80eko hamarkadetan arrakasta handiko film eztabaidatuak zuzendu ondoren —Fantasia 3 (1965), Cuadrilátero (1969), Juegos de amor prohibidos (1975), Los placeres ocultos (1977), La criatura (1977), Navajeros (1982) eta El pico (1983)—, isilean eman zituen hainbat urte. 1996an Donostiako Zinemaldiak omenaldi bat eskaini zion urte hartako edizioaren barruan, eta Conocer a Eloy de la Iglesia liburua ere argitaratu zuen Euskadiko Filmotekak. Zinemagintzara itzultzeko asmoa zuela adierazi zuen berak omenaldi hartan. Besteak beste, 2000. urteko udan Televisión Españolaren Estudio 1 saio eraberriturako Calígula antzezlanaren telebistarako bertsioa zuzendu zuen.