Idiakez, Joan
Gipuzkoar politikaria (Donostia, 1540 - Segovia, 1614). Genoako eta Veneziako enbaxadore izan zen eta Filipe II.aren eta Filipe III.aren agintaldietan estatu idazkari izendatu zuten. Beste kargu politiko batzuk ere izan zituen bere esku. Donostian berrikuntza lan handiak egin zituen: Motako gazteluko iturriak, etab.