Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

idi

iz. Abelgorri ar heldu zikiratua, lanerako erabiltzen edo haragitarako hazten dena. || Idi(-)begi. Kamamilaren familiako landarea, lore-horia (Anacyclus clavatus). || Idi(-)bihotz. Tulipa. || Idi(-)mihi. Borrajaren familiako landarea, iletsua eta lore-urdina (Anchusa azurea).  v  Idi bihotza. Bot. Liliazeoen familiako landare erraboilduna, oso lore apainak dituena (Tulipa gesneriana). Hosto luzea eta zabal samarra izaten du, kolorez berdea; lorea aldiz arrosaren antzekoa, hura baino luzeagoa, 6 bat hostokoa. Loregintzan oso aintzat hartua da eta kolore askotako lorea duten motak lortu dira gurutzaketen bidez. Udaberrian ematen du lorea. Mota asko dira.  v  Idi begia. Bot. Kamamilaren familiako landarea urtekoa eta zurtoin etzanekoa, 10-60 cm luzea (Anacyclus clavatus). Gingil estu luzaraneko hostoak eta kamamilaren oso antzeko lorea du. Lugorrietan eta itsasotik hurbil dauden eskualdeetan hazten da batez ere, Europako hegoaldean eta Afrikako ipar-mendebalean. || Idiarena jo (arrt.): kanpaia jo (irudizko adiera).