Idiakez, Alfontso
edo Alonso. Gipuzkoako militarra (Anoeta, 1497 - Elba ibaia, Alemania, 1547). Karlos V.a Espainiako eta Germaniako enperadorearen aholkularia eta idazkaria izan zen 1520. urteaz geroztik. Tunezeko konkistan borrokatu zen (1535) eta Filipe II.aren eta Portugalgo Mariaren arteko ezkontza negoziatu zuen. San Telmoko komentua sortu zuen Donostian eta han dago bere hilobia.
- ideologiko
- ideologo
- idi
- Idiakaitz
- idiaketz
- Idiakez, Alfontso
- Idiakez, Frantzisko Xabier
- Idiakez, Joan
- Idiakez
- Idiart, Roger
- Idiazabal