Ibarra Murillo, Javier
Nafarroako historialaria (Lakabe, Artzibar, 1876 - Lakabe, 1955) Arrietako apaiza izan zen eta 1923. urtean Orreagako kolegioan sartu zen. Obra nagusiak: Historia de Roncesvalles (1936), Historia del monasterio y de la Universidad literaria de Irache (1940) eta Biografías de los ilustres navarros (XVI-XIX. mende bitartekoak, lau liburuki, 1951).