I Txing
Txinako antzinako idatzia, Txinako literaturako bost lan klasikoetako bat. I Txing idatziak gizona eta izadia sistema soil batean biltzen dituen kosmologia sistema bat ematen du aditzera. I Txing-ek zer dioen ezagutzeak eta aztertzeak egunoroko bizitzarako eta igarkizunak egiteko jakituria ematen duela uste dute txinatarrek. I Txing-ek eragin handia izan du Txinako filosofian.