Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Hyatt, John Wesley

Estatu Batuetako asmatzailea (New York, 1837 - New Jersey, 1920). Plastikoaren sortzailetzat hartua izan da. 1986. urtean anaiaren laguntzaz zeluloide izena eman zioten zelulosa nitrato, alkohol eta kanfor nahasketa bat patentatu zuen; nahasketa hori billarrerako bolak egiteko erabili zen lehenengo; gaur egun ez da asko erabiltzen, oso sukoia delako. Ura garbitzeko tresna bat eta josteko makina bat ere asmatu zituen, besteak beste.