Iacocca, Lee
Estatubatuar enpresaburua (Allentown, Pennsylvania, 1924). Ingeniaritza industriala ikasi zuen Princetonen. 1946an ingeniari gisa hasi zen lanean Ford Motor konpainin, eta lan batzuetan eta besteetan aritu ondoren, 1960an enpresaren lehendakariorde eta zuzendari nagusi egin zuten. 1964an Mustang modeloa kaleratu zuen eta izugarrizko arrakasta izan zuen. 1970ean Ford enpresaren lehendakari izendatu zuten. 1978an kargutik kendu zuten Henry Ford II.arekin desadostasunak zituelako. Orduan, Chrysler Corporationen lehendakari eta zuzendari exekutibo izendatu zuten. Enpresa oso egoera larrian zegoen, baina Iacoccak gobernuaren laguntza lortu zuen eta aurrera atera zuen. 1984an diseinatu zuen monobolumena izan da Estatu Batuetan inoiz gehien saldu den ibilgailua. Iacocca da diru gehien irabazten duten Estatu Batuetako enpresaburuetako bat.