huts 1
iz. A. Lege, arau edo eginbide bat ez betetzea; horren ondorioa. ik. hutsegin, hutsegite. Huts larriak, bi ditu itzulpen honek. Inprimatze hutsak zuzendu. || Lortu edo egin behar edo nahi dena ez lortzea edo egitea. || Zerbaitek beharrezko duen zerbait ez izatea edo behar adina ez izatea. Ez dut uste, bada, nabari ez dugun hutsa huts dei daitekeenik. || Huts egin. ik. hutsegin. Huts egitea erraz da. || Norbaitek edo zerbaitek bere jardunean behar zuen edo espero zen ondorea ez eman. Etorriko zela agindu, eta gero huts egin. || Egin edo lortu behar zena ez egin edo lortu. Tiroa huts egin. Ez du jai bat huts egiten. || Huts eragin. Huts eginarazi. || Huts eman. Huts egin, norbaitek edo zerbaitek bere jardunean behar zuen edo espero zen ondorea ez eman. Gure ikusmenak eta entzumenak huts ematen dute gauza askotan.
B. Materia gabezia; ezer ez dagoen bitartea. Hutsetik sortu ziren gauza guztiak. || Irud. Halako huts bat sentitzen nuen bihotzean. || Ezereza. Zerbait hobe da hutsa edo hutsaren hurrengoa baino. || Hutsa izan. da ad. Ezer ez izan. Baina akats hori, akatsa baldin bada, hutsa da besteen aldean. || Hutsera bota. Arbuiatu. || Hutsean. adlag. a) Doan. Lana hutsean eginez. b) Ezer gabe. Asko guran irten eta hutsean bihurtu. || ik. zero. Huts eta huts bukatu zuten. v Fis. Prozedura fisikoen eta kimikoen bidez soma daitezkeen aire edo bestelako materia gairik ez duen gunea da hutsa. Berez ezinezkoa da benetako hutsa edo huts absolutua lortzea, eta neurri batez, atmosferaz behetiko presioak gune hustzat hartzen dira. v Kim. Kristalografian sare egituran atomo edo ioi batek uzten duen hutsunea dela eta, kristalek izaten duten akatsa. || Atomo baten kanpoko geruzan elektroi baten edo gehiagoren ezak sortzen duen hutsunea. v Multzo hutsa. Mat. Elementurik ez duen multzoa. Ø ikurraz adierazten da. v Hutsaren teknologia. Teknol. Hutsaren teknologia asko aurreratu den arren, makinek sortzen duten hutsa ez da erabatekoa, eta ontzi batean gordetzen den airea edo gasa ahalik eta gehien bakantzea du helburu teknologia horrek. Industrian 1900. urtean hasi zen hutsaren teknologia erabiltzen, argi bonbilla elektrikoen produkzioan. Gaur egun erabiltzen diren makinak edo bonbak bost erakoak dira: bonba mekanikoak, zurrustako bonbak, ioitze bonbak, xurgapen kimikoan oinarriturikoak eta krioi bonbak. Gehien erabiltzen den bonbetako bat itzulkari oliodun bonba mekanikoa da; 10-1 torr (1torr = 1mm Hg) inguruko presio atmosferikoa duten hutsuneak sor ditzake eta janariak paketetan gordetzeko erabiltzen da besteak beste.