Hugo Ia Kapet
Frantziako erregea (941 inguru - Chartres ondoan, 996). Frantziako dukea (956-987). Karolingio batekin ezkondurik, goi kleroaren eta nobleziaren laguntzarekin iritsi zen erregetzara (987). Hugoren semea (Roberto II.a Errukitsua) 987an errege hautatu eta benedikatu zuten, eta hala segida eman zion kapetarren dinastiari.