Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Hughli

Gangesko deltaren mendebaleko adarra. 250 km. Beste bi ibai txikiagoren bilkuratik sortua da eta haren ertzetan Kalkuta eta bere industria ingurunea aurkitzen dira. Ontzi bidez Kalkutaraino irits daiteke. Bengala golkoan itsasoratzen da, Diamond Harbour-en; 16 km-ko zabalera du bokalean.