Hughes, David Edward
Ameriketako asmalaria, jatorriz Ingalaterrakoa (Londres, 1831 - Londres, 1900). Musika irakaslea izan zen, baina telefonian eta telegrafian egin zituen lanengatik da batez ere ezaguna. Ikatz mikrofonoa asmatu zuen 1878an, gaur egun erabiltzen diren mikrofono mota askok oinarri dutena. Telegrafo bidez inprimatzeko teknika baten patentea lortu zuen; arrakasta handia izan zuen teknika hark eta Ameriketako eta Europako nazio askotan erabili izan da. Haririk gabeko telegrafiari buruzko ikerketak egin zituen (Marconiren telegrafoaren oinarri izan zirenak).