Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Hufuf

edo Hofuf. Saudi Arabiako ekialdeko hiria, Hassa probintziako hiriburua. 30.000 biztanle. Hufuf oasian dago, munduko oasirik handienetariko batean (100.000 biztanle inguru). Antzina-antzinako karabanen topalekua eta Hufuf oasiko ekoizpenen merkataritzagunea da (laboreak, fruituak, barazkiak). Eskulangintza (larrua, oihalgintza, kobrea). Hiri ondoan Itmanyya-ko petrolio hobiak daude. Riyad-ekin burdinbidez eta errepidez lotua da.