Huarte Goñi, Félix
Nafar ekonomialari eta finantzaria (Iruñea, 1896 - Iruñea, 1971). Huarte y Cía. S.A. bihurtuko zen Sociedad Huarte Malumbres S.R.C. konpainia sortu zuen 1927. urtean. Aipatutako konpainia Espainiako estatuko enpresa talderik garrantzitsuenetakoa (30 enpresatik gora: metalurgia, papergintza, janari industria, turismoa, nekazaritza, zurgintza, aparkalekuak, hirigintza) izan zen Franco bizi izan zen artean. Kargu garrantzitsuak izan zituen: Iruñeko zinegotzi (1963), Nafarroako Foru Aldundiko diputatu, Nafarroako Kutxako lehendakari, Ikerketa Zientifikoko Kontseilu Goreneko bokal eta Nafarroako Aldundiko prokuradore.