Honda, Soichiro
Japoniar enpresaburua (Hamamatsu, 1906 - Tokio, 1991). Bigarren Mundu Gerraren ondoren, inoiz izan den motor enpresa handiena sortu zuen. Makina dotoreak saltzen zituen, gudarosteak behar ez zituen motorrak moldatuta. Lastertasun handiko motor haiei sekulako potentzia atera zien. Aurrerago, autoen munduan sartu zen. Enpresaren ikerkuntza institutuaz arduratu zen bera, zuzendari gazteen eskuetan utzita enpresako kudeaketa. Japoniako gerra ondoko mirari ekonomikoaren ikur nagusietako bat da.