Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Honan

(Henan, Eusk. «ibaiaren hegoaldea»). Txinako probintzia, Ibai Horitik hegoaldera, Shanxi, Shenxi eta Hopei probintzien artean. 167.000 km2; 56.000.000 biztanle. Hiriburua: Zhengzhou. Txinako eskualderik jendetsuena da. Ekialdea ordoki lau-laua, ondo ureztatua eta emankorra da (neguko garia, kotoia, kakahuetea, soia, tabakoa, kaolina). Yangzi eta Ibai Horiaren ibai arroen arteko pasabidea da. Ontziz ibiltzeko ubide ugari eta Zhengzhou-n gurutzagunea duten bi burdinbide daude. Mendebala, aldiz, menditsua da, baina ez hotza. Arroza, zeta eta sesamoa ematen ditu. Meak: ikatza eta burdina. Industriagune nagusiak: Luoyang (kimika, makinaria, nekazaritzatik eratorritako produktuak); Zhengzhou (oihalgintza, mekanika).