Hoffmann, Joseph
Austriar arkitekto eta dekoratzailea (Pirnitz, Moravia, 1870 - Viena, 1956). Vienako Banakuntza deiturikoaren sorreran esku hartu zuen (1897). Nazioarteko erakusketa askoren kide zen, eta 1903an Wiener Werkstatte izeneko esku langintzako lantegiak sortu zituen, gerora guztiz famatuak izango zirenak. Vienan etxeak, biltegiak, erietxeak, hotelak eta antzekoak eraiki zituen. Pikensdorf eritegia (1903) eta batez ere Bruselako Stoclet jauregia dira Hoffmann-en obrarik ezagunenak. Arintasun eta harmonia handiak lortu zituen bolumen desberdinak erabiltzeko moduan.