Hofer, Andreas
Tirolgo abertzalea (Sankt Leonhard, 1767 - Mantua, 1810). Austriaren armadako soldadua izan zen. Gero, Pressburg-eko (Bratislava) Itunean (1805) xedatuaren arabera Tirol Bavariaren mende gelditu behar zela eta, bavariarren eta haien laguntzaile ziren frantsesen aurkako matxinada antolatu zuen. Austriarren laguntzarekin bi aldiz nagusitu zitzaion Bavariako armadari Isel mendian, Innsbruck-en ondoan (1809). Znaim-eko armistizioaren ondorioz, ordea, frantsesen esku geratu zen Tirol. Lefebvre mariskalaren gudaroste askoz indartsuagoari aurre eman zion, baina saldukeria baten ondorioz gudaroste italiarren eskuetan utzi zuten (1810eko urtarrila). Mantuan fusilatu zuten, Napoleonen aginduz, 1810eko otsailaren 20an. 1823an haren gorpua Innsbruck-era eraman zituzten. Tirolgo heroi nazionala da.