Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Hoff, Jacobus Henricus van’t

Herbeheretako fisikari eta kimikaria (Rotterdam, 1852 - Berlin, 1911). Fisikako Nobel sariaren lehenengo irabazi zuen (1901) erreakzioen, oreka kimikoaren eta presio osmotikoaren arteko erlazioaz egin zituen ikerketengatik. 1874an Le Bel-ekin batera, baina bere kabuz, gai organikoen estereokimikaren oinarria eman zuen legea azaldu zuen: karbonoak eratu ditzakeen lau loturak tetraedro baten ertzetarantz daude zuzenduak. 1884an Études de Dymanique chimique obra argitaratu zuen.