Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

hiztegi

iz. Hurrenkera jakin baten arabera sailkaturiko hitz bilduma. v Hitzak alfabeto hurrenkeran elkarren segidan eskaintzen dituen liburua, eta hitz bakoitzaren ondoan ahoskera, gramatikazko formak eta funtzioak, etimologiak, esanahia, sintaxizko berezitasunak, idazkerak, laburdurak, sinonimoak eta antonimoak, argibideak, adiera zaharrak…, eta batzuetan beste hizkuntzetako kidea biltzen duena. v Hiztegi orokorra. Hiztegi arrunta, zientzietakoa ez dena. v Hiztegi etimologikoa. Hitzen etimologia edo jatorria azaltzen duena, gehienetan erro bera duten hitzak taldeka sailkatzen dituena. v Hiztegi teknikoa. Zientzietan erabiltzen diren hitzen zerrendak eta argibideak biltzen dituena. v Hiztegi historikoa. Hitzen esanahien eta erabileraren sorrera eta garapena ematen duena. v Hiztegi ideologikoa. Ideia bat adierazteko erabilgarri izan daitezkeen hitz desberdinak multzoka antolatzen dituena.