Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

histoplasmosi

iz. Med. Histoplasma capsulatum onddoaren esporek sortzen duten eritasuna. Onddo mota horren espora hautsa arnasbideetatik sartzen denean sortzen da eritasun hau; biriketan izaten da hasieran, baina eritasuna larria denean odolera, eta handik gorputzeko beste ataletara heda daiteke. Larria ez denean sintoma berezirik antzematen ez dela azal daiteke histoplasmosia, baina larria denean gorabehera handiak sor ditzake. Eritasun hau Ameriketan dago zabalduta, batez ere; Estatu Batuetan eta Ameriketako beste zenbait lurraldetan eritasun endemikoa da.