Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

histona

iz. Biokim. Zelula eukarioten kromatinan DNA-ri lotuta dauden oinarrizko proteinen multzoa. Proteina horien molekula pisua 30.000 baino txikiagoa da. Arginina eta lisina aminoazidoen pilaketa handia dute. Kromatinaren egituraren egonkortasunean garrantzi handia dute. Hala ere, geneen jardueran zein funtzio duten ez dago behar bezala zehaztua.