Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

histamina

iz. Kim. eta Biokim. Histidina aminoazidoaren hartzitzez lortzen den gaia. Gorputzeko ehunetan izaten da; alergia erreakzioen ondorioz, azaleko eritasunen ondorioz eta beste zenbait eraginez isurtzen da. Sendagintzan asko erabiltzen da, gorputzeko atal askotan duen eraginagatik; gihar leunak uzkurrarazten ditu, odol hodiak zabaltzen ditu, etab.